2012-07-17

Berrikuntzako sistema erregionalen tipologiak: Espainiaren kasua


Eskualde-berrikuntzako tipologiek aukera ematen dute eskualde-berrikuntzako eta –lehiakortasuneko askotarikotasun eta aberastasun handia atzemateko, eta praktika onenak alderatzea eta politika berdinak gainditzea ahalbidetzen du. Artikulu honetan erakusten dugu nola kokatzen diren Espainiako eskualdeak EB-25eko eskualdeen berrikuntza-tipologia batean, eta Espainiako autonomia- erkidegoei buruzko berariazko tipologia batzuk ere prestatu ditugu. Tipologiak lortzeko ariketa honetan, eskualdekako adierazle ez-eskuragarriak nazioarteko datuen arabera eranstearen edo ez eranstearen emaitzak alderatzen ditugu, hainbat alderdiri buruzkoak, hala nola I+Gri ez lotutako emaitza eta jarduera berritzaileak, eragileen arteko kooperazioa, berrikuntza babesteko politikak, enpresen tamaina, nazioartekotzea, berrikuntza eta IKTak babesteko azpiegiturak.