2012-07-05

Espezializazio adimenduneko estrategiak: Euskal Herriaren kasua


Gaur egungo literaturak azpimarratzen du ezinbestekoa dela lurraldeko berrikuntza estrategiak garatzea lehiatzeko abantailak eraiki nahi badira. Dokumentu honek lurralde estrategia mota jakin bat du aztergai, gaur egun Europar Batzordeko Eskualde Politikako Zuzendaritza sustatzen ari dena: espezializazio adimenduneko estrategiak. Eztabaida bi dimentsioren ingurukoa da: estrategiaren edukia eta estrategiaren prozesua. Hau da, lurralde estrategiaren “zer” aldebatetik, eta “nola” eta “nork” beste aldetik. Euskal Autonomia Erkidegoan 1980ko hamarkadaren hasieraz geroztik horrelako estrategien bilakaera aztertuz gero, ikusi ahal izango dugu ez dela komeni estrategia horietan ikuspegi murriztailea erabiltzea. Gainera, ikus daiteke eskualdeko gaitasunen arabera, gobernuen egitekoa ere aldatu egiten dela. Are gehiago, dokumentuak azpimarratzen du hobe dela beharrezko gaitasun zientifiko-teknologikoak eta ekintzailetza prozesuetan espezializazio adimenduneko estrategiaren ikuspegi partekatua batera garatzea, eta ezbata bestearen ondoren.