2012-07-06

Ibilbide aldaketak gobernantzan: kluster elkarteetan esperientziak eta eskualdeko sareak Euskal Herrian


Lan honetan, EAEren gaitasun berritzaile eta lehiakorra garatzeko beharra deskribatzen da, eta eragile ekonomikoen arteko elkarrekintzen eraginkortasuna handituz lortu behar dela azaltzen da. Kasu honetan, lankidetza- eta konfiantza-sareetan oinarritutako gobernantza modu ezberdinetan gauzatzen diren elkarrekintzak deskribatzen dira. Gobernantza-esperientzia jakin bi azaltzen dira: garapen- agentziek lagundutako eskualdeko sareak eta kluster asoziazioak. Egileek erakunde horietan garatutako gobernantza modu berriek eskualde mailako berrikuntzaren eta lehiaren hobekuntzari nola laguntzen dioten deskribatzen dute. Erronka berberak dituzten bi errealitate existitzeak, erlazio- liderrak izateak eta lehiakortasun-eredu berria ulertzeak lagundu egiten dute ekintza kolektiboa xede duen ikuspegi sistemiko bat izaten, eta halako ikuspegia guztiz beharrezkoa da gaur egungo gizartean.