2013-02-11

Negozio planetan berrikuntza sartzea da enpresen garapenaren gakoa

Foru Aldundiak eta Merkataritza Ganberak eginiko azterlan baten arabera, hamar enpresa berritzailetik seik beren hasierako helburuak betetzen dituzte. Gehien baloratzen diren efektuak dira kalitate hobea lortzea eta produktu edo zerbitzu gama handitzea.


Norabidea 2012k, Bizkaiko enpresek beren negozio planetan berrikuntzari ematen dioten garrantzia aztertzen duen txostenak, dio kontsultatutako enpresen %66ren iritziz ongi hartutako erabakia izan dela. Enpresek fakturazioa, marjinak edo irabazi garbiak baino gehiago baloratzen dute kalitate hobea eta produktu edo zerbitzu sorta zabala izatea.
Bizkaiko enpresa berritzaileak zerbitzuen sektoreko konpainia sortu berriak dira, esportatzaileak, merkatuan sartzeko edo hazteko fasean dauden produktuak dituztenak eta erantzukizun postuetan 35-45 urte bitarteko erdi edo goi-mailako unibertsitate titulatuak dituztenak. Prozesuetan sartzen dituzten berrikuntzak funtsean teknologikoak dira eta beren igurikapenen betetze-maila handia da.
Azterlanean argi ikusten da laguntza publikoak gero eta garrantzitsuagoak direla berrikuntzan: azken urtean 10 konpainia berritzailetik 4k erabili dituzte erakundeek enpresa berritzeko prozesuaren kostuak ordaintzeko eskaintzen dituzten bideak.