2013-03-18

2012ko Euskal Industriaren Ikuspegia

Eustatek eginiko lan honek, euskal industriaren egoera aztertzen du ikuspegi desberdinetik, eta azkeneko datuak erabilita. Lehenengo ataletan, industriaren analisi makroekonomikoa egingo da, bai lokalki zein internazionalki, produkzio industrialaren analisia eginez eta adierazle desberdinak aztertuz. Hurrengo ataletan, euskal industriaren orientazioa ikusiko da, bai kanpo merkataritzaren ikuspegitik eta baita inbertsioaren ikuspegitik ere. Geroago, industri sektorearen berrikuntza, eta Informazioaren Teknologiek euskal enpresetan duten ezarpena aztertuko da.