2013-04-08

Lehen mailako adierazleak dituen ekonomia

http://www.basqueinfo.net/?p=1885
Euskal Herriko indize makroekonomikoak Europako ranking-eko lehenengo postuetan daude. Gurea, aberastasun handia sortzen duen ekonomia industriala eta esportatzailea da. Horiek horrela, krisi aurreko azken urteetan I+Gko inbertsioa sendotuz joan da. Alta, esanguratsua da I+G-ra bideratutako inbertsioa moteldu izana jakinda krisia gainditzeko eta etorkizunean lanpostuak sortzeko zutabeetako bat dela. Horrela erakusten dute datuek eta irudikatzen dira Euskal Herriari Begira aplikazioan, GaindegiaUdalbiltzarentzat sorturiko lanabesa Euskal Herria zertan den ikusten laguntzen duena. Euskal Herriko lurraldeen informazio ekonomikoa zein sozial gehiago kontsultatzeko jo www.atlasa.net gunera.