CONFEBASK-ek EUSKAL GAZTEEN HEZKUNTZA PRAKTIKOA ENPRESETAN HOBETZEN DU, INSTRUKTOREAREN PAPERAREN BIDEZ
http://www.confebask.es/corporativa/pnotas.aspx?lf9ts00xbgoQMTeyZ1KlHQ90785678d90785678d
- Euskal Entrepresarien Konfederakuntzak (Confebask) Bilboko
Euskalduna Jauregian bihar ospatuko du, erakunde honek Grezia, Portugal,
Finlandia eta Bulgariako erakunde desberdinekin batera buru izan den
“Instruktorearen papera Enpresan Hezkuntza Praktikoko Programetan”
jardunaldia, TIKCI Proiektuaren (Tools to Improve Key Competences of
Instructors) itxiera moduan. Bi urtetako lan gogor baten ondoren amaitu
den proiektu honek, enpresetako Instruktoreen konpetentziak hobetzen
saiatu da eta, honen ondorioz, Enpresako Hezkuntza Praktikoaren
programen eraginkortasuna baita ere, non urtero 10.000 gazte baino
gehiago parte hartzen duten.