2013-12-26

Estatistikako 2014-2017 Euskal Planaren Lege Proiektua onetsia

Jaurlaritzaren Kontseiluak, Ogasun eta Finantza sailburuak proposatuta, Estatistikako 2014-2017 Euskal Planaren Lege Proiektua onartu du eta laster bidaliko du Legebiltzarrera. Estatistika Plana da Euskal Autonomia Erkidegoko jarduera estatistikoa antolatzeko tresna. Indarrean izango den bitartean zer estatistika eta antzeko zeregin landuko diren xedatzen du. Oinarrizko eta funtsezko helburua jarduera estatistikoa planifikatzea eta sistematizatzea da, hori Euskal Autonomia Erkidegoaren eskumen esklusibo izanik; hortaz, zeregin horiek Euskal Autonomia Erkidegoko estatistika-erakundeak gauzatuko ditu indarraldian zehar.

http://eu.eustat.es/ci_ci/elementos/ele0011100/not0011172_e.html#axzz2oc2ocSm8