2014-01-08

IK4-Ikerlanek biomedikuntza arloko ikerkuntzetarako mikro-orratzak garatu ditu

 

Arrasateko ikerkuntza zentroko spin-off den microLIQUID enpresaren bitartez garatu da proiektua, Zientifikoetarako Goi Zentroa eta Zaragozako Unibertsitatearen laguntzarekin. fProbes direlako gailuak 2015ean merkaturatzea aurreikusita daukate.

IK4-Ikerlan ikerketa zentro arrasatearraren spin-off edo negozio area den microLIQUID enpresak biomedikuntza arloko ikerkuntzak burutzeko baliagarriak diren tamaina txikiko orratzak garatu ditu.  Mikro-orratz edo dispositibo hauen bitartez, "fProbes" izenekoak eta 2015. urtean merkaturatuko direnak, zenbait gaitz neurologikoentzat eginiko medikamenduak testatu ahalko dira.  Zentzu honetan, euren bitartez epilepsia, alzheimer edota parkinson moduko gaixotasunentzako tratamenduak ikertuko dira laborategietan.

IK4-Ikerlan-eko microLIQUID enpresak garatutako dispositibo hauek burmuinean era zuzenean farmakoak askatzeko gai dira, une berean burmuinaren jarduera laborategian neurtzen dutelarik.  Honenbestez, funtzio bikoitz honek egungo merkatuko erremintarik osatuena bilakatzen ditu.  fProbes direlakoak, dispositibo berean burmuinaren jarduera detektatzeko gai diren elektrodoak eta tamaina txikiko isurientzako sistema daukate, hauekin ikertu beharreko sustantzia askatu daitekeelarik.

Adituek diotenez, gaitasun hauei guztiei esker farmakoek hautatuko puntu zehatz horretan duten eraginaren gaineko datu zehatzak jakin ahalko dute ikerlariek, baita berehala bere efektua ezagutu ere, “medikamendua tratatu nahi den puntu zehatz horretara heltzen baita, beste bide batzuen bitartez aplikatzerakoan hori lortzea oso zaila delarik”. 

Tamaina txikiko orratz hauek farmakoen eragina ohiko dispositiboek baina prezisio handirekin monitorizatzea ahalbidetzeaz gain, euren prezioa ere merkeagoa izango dela aurreratu dute, siliziozkoak izan beharrean plastikoarekin ekoiztuko baitituzte, “askoz ere merkeagoa den materiala”.

Zentzu honetan, microLIQUID -ek berriki frogaldirako epea zabaldu du, erreferentziazko hainbat ikertzaile eta laborategik urtebeteko epean dispositibo hauen eraginkortasuna balidatu dezaten.  Testuinguru honetan, aurreikuspenen arabera, ikerkuntza esparruetan erabiliko diren gailu hauek 2015ean hasiko dira komertzializatzen.

Produktu hau Ikerkuntza Zientifikoetarako Goi Zentroa –gaztelerazko Centro Superior de Investigaciones Científicas edo CSIC-, ), IK4-Ikerlan eta Zaragozako Unibertsitatearen artean garatutako proiektuak sortutako ezagutzaren fruitua da.  Testuinguru honetan, microLIQUID -ek ikerkuntza eta garapenerako ekimen honen patentea ustiatuko du.  Tamaina txikiko orratz hauen komertzializaziorako, konpainia honek mundu mailan erreferente den CSIC-eko lantalde baten laguntza izango du.


microLIQUID

Balio handiko produktua izango dira fProbes direlakoak, gaitz neurologikoei aurre egiten dieten medikamenduen eraginkortasuna testatu ahalko baitute”, esan du enpresan produktu honen arduradun den Ane Altunak.  Azpimarratzen duenez, “tamaina txikiko isurientzako dispositiboen esparruan erreferentziazko enpresa da microLIQUID, eta horri esker punta puntakoa da Europan gorantz doan tamaina txikiko orratzen moduko merkatuan”.

Bere karteraran berritasuna den produktu honetaz gain, microLIQUID tamaina txikiko isurien esparruan jada bost urteko ibilbidea egina duen startup erako enpresa da.  “Gure helburu nagusia azken bi urteetako lana finkatzea da, non gure produktu berriei esker lehiakideekiko bereiztea lortu dugun”, azaldu du TUlankide aldizkarian Altunak.

IK4-Ikerlan -eko Energia eta Mikro-sistemen unitateko zuzendari eta microLIQUID-eko kontseilari Fran Blancok, bere aldetik, “abangoardiazko teknologiak ekoizpen industrialari aplikatzeak gainontzeko enpresekiko bereiztea ahalbidetzen du, baita negozio-nitxo berriak topatu eta gure ingurunean aberastasuna sortu ere”, dio.  Gaineratzen duenez, “balio erantsi handiko produktuen espezializazioa horrenbeste garrantzi sozial eta ekonomikoa duen osasunaren moduko sektorean lehiakorragoak izateko jarraitu beharreko bidea da

microLIQUID 2008an urtean jaio zen IK4-Ikerlan spin-off delakoa bezala.  Arrasaten egoitza duen enpresa da, tamaina txikiko isurientzako produktuak ekoizten eta komertzializatzen dituena.  Lab on a chip izeneko teknologian oinarritutako dispositiboak ekoizten ditu, baita analisi eta diagnostikoetarako ekipoentzako behin erabiltzeko plastikozko elementu eta osagaiak ere.