2014-01-15

Korta taldea eredugarria da, industriaren, inbertsioaren, berrikuntzaren eta nazioartekotzearen alde egiten duen apustuari dagokionez



Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi duenez, Korta taldea «eredugarria» da, herrialdea berpizte ekonomikora daraman enpresa gisa. Taldeak «etorkizuneko lau palankak» sakatuta ditu: industriarena, inbertsioarena, berrikuntzarena eta nazioartekotzearena. Urkulluk, era berean, ETAren biktima izan zen Joxe Mari Korta gogoan hartu du. Lehendakariaren arabera, «Euskadiren etorkizunean, haren ekimena, taldean lan egiteko gaitasuna eta konpromisoa islatuko dira». Lehendakariaren hitzetan, haren ekarpenak eragin positiboa du bere enpresa izandakoan, baita herrialdean ere.
Urkullu lehendakariak Korta Group enpresaren instalazioa bisitatu du. Lehendakariarekin batera, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia eta enpresako zuzendari nagusi Andoitz Korta izan dira.
Urkulluk instalazioa bisitatu ondoren nabarmendu duenez, enpresak espezializatuz, lehiakortasuna hobetuz eta mundura irtenez egokitzen jakin du, eta gaur egun, hamar herrialdetan dago. Eusko Jaurlaritzak «industri-helburu» hori bultzatu nahi du, industria makineriarako Renove Programa bat martxan jarriz. Horretarako, 9,5 milioi euroko ekarpena egiteko asmoa du. Ekarpen horrek, Urkulluren arabera, sektorean 63 milioi euro sortu ahal izango lituzke, eta hala, sektorea berritzeko eta modernizatzeko eskaerari erantzungo lioke.