2012-06-29

Parke teknologikoak eta zientifikoak, I+G+b-rako espazioa


Zientzia, teknologia, ikerketa, garapena eta berrikuntza dira, orain inoiz baino gehiago,
herrialde garatuen politika ekonomikoak oinarritzen diren funtsezko harroinak.
Hasieratik gure izate-zergatia izan da: enpresa teknologikoki aurreratuak kokatzea; enpresen, unibertsitateen eta zentro teknologikoen arteko elkarlana, eta Euskal Herriko industria dibertsifikatzen eta berritzen laguntzea. Horrenbestez, gure interfaz kokaeratik,
I+G-ko egitasmoetarako behar diren azpiegiturak hornitu behar ditugu, bai halaber eragileen arteko lankidetza-bideak irekitzea sustatu eta nazioarte-mailan dugun harreman-kapital guztia eskura ipini.