2012-07-19

Berrikuntzako sistema erregionalen aldaketen azterketa, eboluzioa eta euskadiko industriaren sektore adierazgarrienen dibertsifikazioaren bitartez


Eskualdeko berrikuntza-sistemaren multzoa osatzen duten kluster guztiak bilakatzen ari dira poliki -poliki. Batzuk merkatuen eskakizun berrietara egokitzen ari dira, eta aldi berean beste berri batzuk agertzen ari dira. Bilakaera horren azterketan, zientziaren eta teknologiaren arteko harremanei buruzko nazioarteko azterlanetan oinarrituko gara, aldagai nagusitzat patenteetan aurkitutako aipamenak erabiltzen baitituzte. Aldagai hori erabiliko dugu, euskal industriako sektore adierazgarrienak eta nazioarte mailan izan duten bilakaera aztertzeko, bai eta zientzian eta teknologian trinkoenak diren industria horien enpresa-talde liderrak non biltzen diren aztertzeko ere.