2012-09-07

Berrikuntza sistema Nafarroan: diagnostikoaren eta benchmarking-aren jardutea




Artikulu honetan Nafarroako Foru Erkidegoko berrikuntza sistema aztertu eta alderatu dugu. Nafarroako berrikuntza sistema deskribatzen da, eskualdearen egoera beste herrialde eta eskualde batzuekin alderatzen da eta Nafarroaren antzeko ezaugarriak dituzten Europako eskualdeekin benchmarking-a egiten da, erreferentziako eskualdeak identifikatu ahal izateko. Etorkizuneko lanetan erreferentziako eskualde horiek aztertuko dira berrikuntza sustatzen duten punta-puntako jardunbideak lortu eta Nafarroan aplika daitezkeen ikusteko.