2012-09-10

Eusko Jaurlaritzaren Berrikuntza Publikoaren Plana(2011-2013)


Administrazio publikoa, eta administrazioak kudeatzen dituen zerbitzuak, nahitaezkoak dira gizarte solidarioa lortzeko, denok aukera berak izateko eta ongizate maila handia lortzeko. Baina, horretarako, modernizazio eta berrikuntza politika sakonak ezarri behar dira; izan ere, gure administrazio publikoak gizartean legitimazioa galtzeko arrazoietako bat da administrazioak ez dituela eskaintzen gaur eguneko gizarteak zilegitasun osoz eskatzen dituen zerbitzu eta funtzionamendumoduak. Norabide horretan lan egin behar da. Eta, horrela, administrazio eragilea lortu, gizartearen beharrizanei erantzuten diona; administrazio irekia, kudeaketa gardena daukana; administrazio partehartzailea erabakiakhartzerakoan; eta administrazio eraginkorra, dauzkan baliabide urriak modu eredugarrian erabiltzen dituena.