2012kO ZERGA BILKETAK AURREKO URTEKO EMAITZAK GAINDITU DITU GIPUZKOAN
Gipuzkoak 3.615,6 milioi euro bildu zituen zerga itunduetan, 2011n baino 18,9 gehiago. Krisi ekonomiko betean bilketa hobetzeak erakusten du Gipuzkoa ez dagoela geldirik. 2011n baino baliabide gehiago lortu dira gizarte politikak aurrera eramateko eta enpleguari zein sustapen ekonomikoari bultzada emateko.