2013-01-15

INNOBASQUEREN BAZKIDE-SAREKO HAMAR PROIEKTU BERRITZAILE LANKIDETZAREN BILA


Exchange-n aurkeztu dituzte beren berrikuntzak Kemuri, Techabout, Hermeneus World, Ercisa, Enerbide, Ideable Solutions, Symplio Lifestyle Technologies, Biomimetiks, BBY Digital eta Alhymotion. Innobasque Exchange Berrikuntzaren Euskal Agentziaren ekimen bat da, erakunde bazkideek aldian-aldian beren proiektu berritzaileak ezagutaraz ditzaten eta beren proposamenak aberastu eta, osorik edo partzialki, gauzatzeko behar dituzten lankidetza eta itunak sarean aurki ditzaten.



Berriaren irudia

Innobasque Exchange Berrikuntzaren Euskal Agentziaren ekimen bat da, erakunde bazkideek aldian-aldian beren proiektu berritzaileak erakuts ditzaten, horientzat finantzazioa, enpresa-bazkideak, lankideak, hedapena, partaidetza, kontrastea, trukea, sinergiak, kostuak partekatzea, zerbitzuak… bilatzen ari baitira.
Bigarren edizio honek, aurrekoak bezala Innobasqueko bazkideen artean elkarlana bultzatzeko balioko du, zeinek haien eskura jartzen baitu 1.000 bazkideren sareko ezagutza eta “know-how” guztia. Hartara, erraztu egin nahi dituzte proiektu berritzaileen ideia edo proposamenak, erabat edo zati batean, aberastu eta betearazten lagunduko duten lankidetzak eta itunak sortzea.
Haien berrikuntzak eta aurrerapenak agertuko dituzte:
  • Kemuri, Innobasqueko bi bazkidek bat egitetik sortu denak, Birloki, gune publikoen altzari adimendun aktibatzailea eragin du.
  • Techaboutek gertaldietarako 360ºko komunikazio-lanabesa aurkezten du: Meetabout.
  • Hermeneus Worldek merkatu digital bat proposatzen du zuzenean, bitartekotzarik gabe erosteko.
  • Ercisak The Sustainable Event sortu du batzarren aztarna ekologikoa gutxitzeko.
  • Enerbidek Energia Banku bat proposatzen du energia-efizientzia lortzeko.
  • Ideable Solutionsek tablet bat ekarriko du adinekoak zaintzeko: Eldersarea.
  • Symplio Lifestyle Technologies Interneti eta sare sozialei konektaturiko objektu emozional bat sortu duten bi bazkideren elkarlanetik jaio da.
  • Biomimetiksek biomimetikaren ezagutza aplikatzen die I+G+b proiektuei.
  • BBY Digitalek on line plataforma aurkezten du marrazketa teknikoa irakasteko.
  • Alhymotionek AHRS garatu du, hidrogenoa sortzeko teknologia berri bat.
Lan-jardunaldi honetan zehar hamar bazkide hauek azalpen bana egingo dute, bost minututik gorakoa izango ez dena, konexioak, trukeak, ideiak, kontrasteak eta networking eragiteko giro egokia sortuz, sektore desberdinetakoak diren izaera askotariko proiektuen artean.