ITUNDUTAKO ZERGEN BILKETAK % 0,7 EGIN DU BEHERA BIZKAIAN ABENDURA ARTE
Zerga Itunduen bilketa metatuak behera egin du Bizkaian: guztira, % 0,7 gutxiago bildu da 2012ko abendura arte, iazko aldi berarekin konparatuz gero. 2012ko abenduan 6.011,4 milioi euro bildu dira; 2011. urtean, berriz, 6.053,2 milioi euro bildu ziren aldi horretan.