2013-01-21

Proiektu euskaldun bat Europako Ikatz eta Altzairuaren Ikerketa Funtsaren 17 “success stories” onenen artean.


Bere hamargarren urteurrenean, RFCSk ( Europako Ikatz eta Altzairuaren Ikerketa Funtsak) CEIT-Ik4, zentro teknologikoko material saileko ikertzailek gidatutako MEPMO proiektua aukeratu du 17 “success stories” onenen artean. Proiektu horretan baita ere, Europar Batasuneko bi siderurgia enpresak, bi ikerkuntza zentrok eta unibertsitate batek parte hartu dute.


MEPMO Proiektuak saria lortu du, RFCSk babesten dituen, altzairu konplexuen modelizaziora eta ikerketara bideratutako helburu teknikoak eta zientifikoak lortzeagatik.

Proiektuaren helburu nagusia, mikroegitura finaren portaera mekanikoarekin harremana duten modeloak garatzea zen. Hartara, xedea bikoitza zuen, alde batetik, eredu prozesuekin konbinatuta, kalitate kontrolerako instalazioetan burutu beharreko entseguak murriztea ahalbidetuko lukeen tresna fidagarria lortzea. Bestalde, ezagutza sakonagoa bilatu eta prestakuntza hobeak dituzten altzairuen diseinurako eredu erabilgarriak lortzea.
Euskal zentro teknologikoak, tratamendu termikoen eta termomekanikoen bitartez laborategian erreproduzitu dituen prozesu ereduen bidez, mikroegiturak diseinatu ditu. Ondorengo mikroegituraketa eta mekanika karakterizazioa, egun erabiltzen diren erresistentzia altuko altzairu aurreratuen zati handi batean aplikagarri diren, mikroegitura- jokabide ereduen garapenerako beharrezko datuak izatea ahalbidetu du.