Artikulu honek marraztu gura du euskal kooperatibismoa sustatu eta
sendotu nahi duten politiken mapa Euskal Herrian. Hasieran, Europako zenbait
herrialdetan gauzatutako politika publiko nagusien sailkapena aurkezten da.
Ondoren, Euskal Herriko kooperatibismoaren errealitatearen azterketa
deskriptiboa egiten du: Bere osagaiak, hartu-emanen sarea, euskal kooperatiben
babes eta sustatze erakundeak, instituzioen eta legearen aitortza, fiskalitate
zehatza eta politika publiko zehatzak