Lan honek Europako integrazio-prozesuaren aurrerapenek euskal ekonomian
izan duten eraginaren estimazioa egin nahi du, zaila izan arren prozesu honen
ondorioak kanpo eta barruko bestelako faktore potentzialen ondorioetatik bereiztea.
Atxikitzearen ondoren, merkataritzan, ekoizpenean, zuzeneko atzerriko inbertsioan
eta aurrekontu balantze garbian izan diren aldaketak aztertu ondoren, ondorioztatzen
dugu, Europako integrazio prozesuaren balantze orokorra positiboa izan dela
euskal ekonomiarako (biztanleko errentaren bataz bestekoak hobera egin du maila
erlatiboan, Europako bataz bestekoarekin alderatuz); nahiz eta, itxuraz, integrazio
horrek ez duen gure ekonomiaren egiturazko eraldaketan eragin erabakigarririk izan.