Artikulu honek Europar Batasunaren Herrialdeen Kohesio-Politikak Euskal
Autonomia Erkidegoan izan duen aplikazioa aztertzen du. Lehendabizi, FEDERen
hasierako laguntzak ekartzen ditu gogora, eta hortik aurrera, programazio-aldi
desberdinak aztertzen ditu, banan-banan. Komunitate- integrazioaren prozesu
honetan euskal esperientziaren gorabeherak baloratzen ditu; baina, aldi berean,
azpimarratzen ditu eskualdeko interesek eta estatuaren interesek bateragarritasun
zaila edo batzuetan ezinezkoa dutela.