- 796 enpresak eta 78 enpresa elkartek beren lehiakortasuna
hobetu dute +digital@ programak subentzionatutako tresna digitalak
aplikatuz.
- Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak 3,3 milioi euro esleitu dizkio ekimen horri.
- Interneten eta sare sozialetan elkarreragitea da +digital@ programako lau proiektutatik hiruk duten helburua.
- Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak 3,3 milioi euro esleitu dizkio ekimen horri.
- Interneten eta sare sozialetan elkarreragitea da +digital@ programako lau proiektutatik hiruk duten helburua.
2013an SPRIk 10 milioi eurotik gorako inbertsioa sortu du informazio
teknologien sektorean, 796 enpresak eta 78 enpresa elkartek beren
lehiakortasuna hobetzeko jaso dituzten 3 miliotik gorako laguntzei
esker. Dirulaguntza horiek eman zaizkie beren lehiakortasuna hobetu
dezaten tresna digitalak aplikatuta, esaterako, negozio (e-Business),
merkataritza edo marketin elektronikoak. +digitala@ programak indarrean
jarraituko du 2014an antzeko aurrekontuarekin.
Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailaren
ekimen horren helburua da ETE eta mikroETEen barne prozesuen
digitalizazioa sustatzea. Iazko balantzearen arabera, dirulaguntzak jaso
dituzten lau enpresatik hiruk merkataritza eta marketin digitaleko
proiektuak gauzatu dituzte, bezeroarekin eta hornitzailearekin
elkarreragiteko sare sozialen eta Interneten bidez.
Positibotzat jo daiteke euskal enpresek arlo honetan egin dituzten
eskakizunen bilakaera. Hala, lehen eskatzen ziren laguntzak enpresetan
webak eta intranetak ezartzeko izaten ziren, eta orain eskatzen direnak
aldiz Internetek eskaintzen dituen baliabideak optimizatzeko. Beraz,
argi dago euskal ETEek jauzi kualitatibo bat eman dutela eta hobeto
ezagutzen dutela Sarearen ingurunea eta Sareko merkatu irekia.
+digital@ programako datuen arabera, negozio elektroniko bezala
definitzen diren ekimenak aurkeztutako guztien herena dira ia,
merkataritza elektronikoari buruzkoak laurdena, eta marketin
elektronikoaren sustapenean oinarritzen direnak %20 baino gehitxoago.
Aldiz, web orrien eta intraneten sorkuntza proiektuen %10aren eta %7aren
helburua dira, hurrenez hurren.
+digital@ programak bi laguntza sorta ematen ditu: batetik, zuzeneko
laguntza ematen die enpresei +Hobeki digital@ ekimenaren bitartez eta,
bestetik, +Lankidetza digitala proiektuaren bidez laguntzak ematen ditu
IKTak enpresa sarean integratzeko lankidetza proiektuak babestuz.
2013an, +Hobeki digital@ programak 2,3 milioiko aurrekontua izan du,
eta aurrekontu horren bidez 796 enpresatako 831 proiektu lagundu dira
eta 7,3 milioi euroko inbertsioa eragin da. Bestalde, Lankidetza
+digital@ proiektuaren bidez 78 enpresa elkartek 0,97 milioi euro jaso
dituzte eta guztira 2,6 milioi euroko inbertsioa egin da sektorean.
+digital@ programa Eusko Jaurlaritzaren Agenda Digitala 2015
estrategia globalaren barruan sartzen da. Helburutzat dauka IKTak
lehiakortasun tresna bezala sartu eta erabiltzen laguntzea ETEetan eta
enpresa eta profesionalen elkarteetan. Programa honen barruan, besteak
beste, negozio prozesu hauek lagunduko dira: negozio elektronikoa
(e-Business), hau da, kudeaketako eta bezeroentzako sistema integratuak
(ERP eta CRM) eta finantza kudeaketako eta diruzaintzako sistemak eta
garapenak ezartzea, errazagoa izan dadin enpresan faktura elektronikoa
sartzea, onlineko marketina, erosketa elektronikoa, merkataritza
elektronikoa, merkatu birtualak, zaintza teknologikorako tresnak, eta
abar.