Enpresen lehiakortasuna haien «demokratizazioa» areagotuz hobetuko duen berrikuntza sozialeko estrategia bat aurreikusten du
Innobideak-Kudeabide programak laguntza ekonomikoak, aholkua eta prestakuntza eskainiko die kudeaketa-mailak hobetzeko
ADEGIk antolatutako «lan-harreman berriei» buruzko Jardunaldian izan du Tapiak agerraldia:
Hainbat alditan adierazi dudanez, euskal industriaren erronkei buruzko gogoetak egiten hasi bezain laster aipatu behar da, berriro ere, inoiz ez bezalako krisialdi batean gaudela sartuta, eta horrek aparteko neurriak hartzera behartzen gaituela.
Baina hain zuzen ere orain, unerik txarrenetik ateratzen ari garela ematen duenean, argi eduki behar dugu ez garela zerotik abiatzen, aktibatu beharreko indar-guneak dauzkagula, eta Euskadiren lehia-abantailak hobetuko dituzten jarduteko proposamenak bideratu behar ditugula.
Hainbat faktore ditugu geure alde, hala nola: nazioartean elkarrizketan aritzeko identitate berezia, autogobernu-ahalmena eta kontzertu ekonomikoaren aplikazio egokia, publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren kultura sakona, industriaren indarra aberastasuna sortzeko osagai mobilizatzaile gisa, jakintzaren eta ikerketaren aldeko apustua, enpresa-sarearen lehiakortasunean eragiten duten nazioarteko trakzio-enpresak, gure elkarte-sare aberatsa, elkartasuna, eta abar.
Dena dela, Jaurlaritzan ere argi daukagu Euskadin bizi dugun lan-gatazken maila ez datorrela bat denon artean eraikiz joan garen gizarte-mota garatuarekin. Norgehiagoka-maila horrek gauzak konpondu ez baizik zaildu egiten du lehiakortasuna bultzatzea eta, horrela, gure gizartearen kohesioa ezartzea eta sendotzea.
Gaur egun bizi dugun lan-gatazkaren ondorioz, enplegua suntsitzen ari da, inbertsioak alde egiten, eta industria eta enpresa berriak hemen ezartzea uxatzen.
Lan Harremanen Euskal Kontseiluak emandako datuen arabera, 2013an 300dik gora greba egin ziren Euskadin, 30.000 pertsona inguruk hartu zuten parte eta 125.000tik gora lanaldi galdu ziren.
Datu absolutu horiek termino erlatibotan ipintzen baditugu eta urtez urte konparatzen baditugu, adierazten digute greben kopurua % 20,9 hazi dela, parte-hartzaileena % 65,7 eta lan egin gabeko lanaldiena % 8,4.
Eta PRECOren jardunari dagokionez, modu esponentzialean hazten ari da: prozedura horiek eragindako pertsonei dagokienez % 1.532,7 ugaritu dira urtetik urtera, eta % 281,3 aurkeztutako gatazken kopuruari dagokionez. 2013an, azarora arteko datuekin, 1.222 gatazka aurkeztu ziren eta 437.254 langileri eragin zieten.
Jarrai nezake ematen gaur egun jasaten dugun lan-gatazkari buruzko datuak eta zifrak. Eta horiek berretsi besterik ez lukete egingo gure enpresek dituzten eragozpenak lan giroan, pertsonen arteko harremanetan edo laneko eraginkortasunean; horiek guztiek nabarmen murrizten dute gure enpresen lehiakortasuna.
Egoeraren diagnostikoa / Problematika
Hainbat alditan adierazi dudanez, euskal industriaren erronkei buruzko gogoetak egiten hasi bezain laster aipatu behar da, berriro ere, inoiz ez bezalako krisialdi batean gaudela sartuta, eta horrek aparteko neurriak hartzera behartzen gaituela.
Baina hain zuzen ere orain, unerik txarrenean gaudela ematen duenean, argi eduki behar dugu ez garela zerotik abiatzen, aktibatu beharreko indar-guneak dauzkagula, eta Euskadiren lehia-abantailak hobetuko dituzten jarduteko proposamenak bideratu behar ditugula.
Hainbat faktore ditugu geure alde, hala nola: nazioartean elkarrizketan aritzeko identitate berezia, autogobernu-ahalmena eta kontzertu ekonomikoaren aplikazio egokia, publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzaren kultura sakona, industriaren indarra aberastasuna sortzeko osagai mobilizatzaile gisa, jakintzaren eta ikerketaren aldeko apustua, enpresa-sarearen lehiakortasunean eragiten duten nazioarteko trakzio-enpresak, gure elkarte-sare aberatsa, elkartasuna, eta abar.
Dena dela, GOVA-EGLSn ere argi daukagu Euskadin bizi dugun lan-gatazken maila ez datorrela bat denon artean eraikiz joan garen gizarte-mota garatuarekin. Norgehiagoka-maila horrek gauzak konpondu ez baizik zaildu egiten du lehiakortasuna bultzatzea eta, horrela, gure gizartearen kohesioa ezartzea eta sendotzea.
Gaur egun bizi dugun lan-gatazkaren ondorioz, enplegua suntsitzen ari da, inbertsioak alde egiten, eta industria eta enpresa berriak hemen ezartzea uxatzen.
Lan Harremanen Euskal Kontseiluak emandako datuen arabera, 2013an 300dik gora greba egin ziren Euskadin, 30.000 pertsona inguruk hartu zuten parte eta 125.000tik gora lanaldi galdu ziren.
Datu absolutu horiek termino erlatibotan ipintzen baditugu eta urtez urte konparatzen baditugu, adierazten digute greben kopurua % 20,9 hazi dela, parte-hartzaileena % 65,7 eta lan egin gabeko lanaldiena % 8,4.
Eta PRECOren jardunari dagokionez (Lan Harremanen Kontseiluan sortutako borondatezko prozedura-sistema, lan-gatazkak ebazteko), modu esponentzialean hazten ari da: prozedura horiek eragindako pertsonei dagokienez % 1.532,7 ugaritu dira urtetik urtera, eta % 281,3 aurkeztutako gatazken kopuruari dagokionez. 2013an, azarora arteko datuekin, 1.222 gatazka aurkeztu ziren eta 437.254 langileri eragin zieten.
Jarrai nezake ematen gaur egun jasaten dugun lan-gatazkari buruzko datuak eta zifrak. Eta horiek berretsi besterik ez lukete egingo gure enpresek dituzten eragozpenak lan giroan, pertsonen arteko harremanetan edo laneko eraginkortasunean; horiek guztiek nabarmen murrizten dute gure enpresen lehiakortasuna.
GOVA-EGLSren ikuspuntua
Gaur, inoiz baino gehiago, balioa eta aberastasuna sortzeak lehentasuna izan behar du jarduera publiko eta pribatu guztietan, Euskadiren lehiakortasuna eta gizarte-kohesioa ardatz nagusi gisa.
Gizarte-kohesiorik gabe ez dago benetako lehiakortasunik. Gehiegitan ahazten zaigu, baina, aberastasuna sortzen ez bada ezin da aberastasuna banatu, ez berdintasunik eta zuzentasunik lortu, ez eta kalitatezko gizarte-, hezkuntza- eta osasun-zerbitzurik eman ere.
Ongizate-estatua eta aberastasuna sortzea dira txanpon beraren bi aldeak. Bien arteko orekari eutsi behar zaio; are gehiago, langabezia, zoritxarrez, hainbestekoa denean.
Jarduera ekonomikoak eta enpresa-lanak testuinguru jakin bat behar du, lehiakortasuna bultzatzen duena eta, beraz, aberastasuna eta enplegua sortzen duena.
Eta, eremu horretan, euskal gizarteak badu zer hobeturik. Enpresa eta enpresaburua ez dira merezi adina baloratzen. Demagogiek eta erradikalismoek oraindik ere errazegi aurkitzen dute oihartzuna gizarte honetan. Eta enpresarik eta enpresabururik gabe ez dago garapenik ez aurrerapenik.
Erabakiak hartzeko gure politiketan eta prozesuetan oso kontuan izan behar dugu ingurune egoki bat bilatzea, enpresaburuarentzat mesedegarria dena eta enpresei modu iraunkorrean hazten laguntzen diena.
Eta ez dut esan nahi soldatak murriztea, lan-baldintzak okertzea eta eskubideak gutxitzea. Alderantziz. Hau esan nahi dut:
1) Balio erantsi gehien duten jarduerak bultzatzea. Gure lehiakortasunaren oinarria inoiz ez da izan kostuak merkatzea, eta gerora ere ezin da izan. Kostuak garrantzi handiko faktoreak dira, baina herri gisa egiten dugun apustu estrategikoak nahitaez izan behar du -egiten dakigunetik abiatuz- Euskadiren jarrera ekonomikoa areagotzea, balio erantsi handiko jardueren bidez, eta era horretan lehiakorrago izan industria-gaitasunen ordena berri honetan.
2) Enpresak demokratizatzea, pertsonek parte-hartze handiagoa izatea kapitalean, kudeaketan eta emaitzetan, gure enpresetako lan-giroak lehiakorragoak izan daitezen.
Hori dena horrela, beharrezkotzat jotzen dugu gure enpresek uztea lan-gatazkan oinarritzen zen bidea, eta komunikazioan, gardentasunean, konfiantzan eta pertsonen parte-hartzean oinarritutako bidea hartzea.
Ildo horretan, erantzukizunaren, elkarrizketa sozialaren, negoziazioaren eta hitzarmenaren alde egin nahi dut, horiek bezalakorik ez baitago solaskideen arteko topaguneak bilatzeko.
Gainditu egin behar ditugu gatazkan oinarritutako lan-harremanak, ezin baitugu jarraitu egungo liskar-egoeran. Eta, aldaketa horretan, funtsezkoa da konpromiso partekatuaren sentimendua sortzea erakunde bakoitzeko pertsonen artean.
Krisiari ganoraz aurre egiteko, ezinbestekoa da jarrera irekiz eta eraikitzailez jokatzea, besteen interesak errespetatzea, eta herri-proiektu partekatu bat edukitzea.
GOVA-EGLSren programak eta jarduerak
Jakin badakigu gaur egun oso larria dela gure enpresa- eta industria-sektore askotan bizi dugun gatazka-giroa; baina badakigu, era berean, aukerak dauzkagula gure enpresei laguntzeko lehiakorragoak izaten. Horregatik, GOVA-EGLSk jarraitzen du lanean, beste politika, programa eta jarduera batzuen alde:
Alde batetik, berrikuntza teknologikoa sustatzeko programak ezagunak dira ibilbide luzea izateagatik eta industria-enpresek aspalditik onartuak izateagatik; horietan, EGLSk bideratzen ditu ahalegin eta baliabide asko.
Baina, bestetik, gaur ari gara beste era bateko berrikuntzaz: hau da, planteatzen ari gara nola kudea dezakegun enpresa bat enpresaburuaren eta langileen artean komunikazio handiagoa egon dadin, elkarrizketa zuzenagoa, gardentasun handiagoa, bata bestearekiko konfiantza handiagoa... Oinarri sendo batzuk ezartzea nahi dugu, langileak motibatuago eta inplikatuago senti daitezen, eta enpresan gehiago parte hartzeko prestatuago egoteko, bai kudeaketaren ikuspegitik, bai emaitza-banaketaren edo kapitalaren parte-hartzearen ikuspuntutik.
Industrializazio Plan berri bat prestatzeko konpromiso hartua du Eusko Jaurlaritzak, eta haren lehen proposamena daukagu dagoeneko eskura. Aipatu dudan berrikuntza ez-teknologiko honek garrantzi nabarmena izango du bertan.
Gainerako erakundeekin eta aurrerantzean aplikatu beharko duten eragileekin batera aztertzen ari gara orain plana, eta uste dugu Aste Santurako onetsi ahal izango dugula.
Euskadik bere lehiakortasuna hobetzeko duen beharrari erantzuten dio plan honek, eta bertan aparteko lekua izango dute erlazioak egiteko eta kudeatzeko formula berriek.
Horregatik, eta erronka horiei aurre egiteko, EGLSk berrikuntza ez-teknologikoa bultzatzeko estrategia bat ari da garatzen, hau da, enpresa-kudeaketaren berrikuntza, hainbat elementuz osatua, hainbat politika, programa eta ekintzen bidez.
Lehenik, Innobideak-Kudeabide programa dugu, 2014ko martxoan kaleratuko dena, eta EGLSk diseinatu eta landu duena; zehazki, 3 foru aldundien lankidetza izan du.
Programa hori saiatuko da laguntzen Euskadiko enpresa-industriei, enpresa-kudeaketa mailak hobetzen; horretarako, ahulguneak identifikatzen eta horiek hobetzen lagunduko dute. Programa horren bitartez, enpresek diru-laguntzak nahiz prestakuntza jaso ahal izango dituzte kudeaketa-sistemak hobetzeko; besteak beste, hauek ezin hobeki identifika daitezke: komunikazio-prozesuak hobetzeko proiektuak, langileek parte hartzea eta enpresetako lan-harremanak birdefinitzea.
Eta, bigarrenik, Eusko Jaurlaritzak arrisku-kapital bat sortu du, 2,5 milioi eurokoa, oraingoz.
Gure ustez negoziorako aukerak daude gizarte-ekonomian, langileek gehiago parte hartzen duten enpresa-eredu batean zehazki, kapitala, lana eta jakintza modu konprometituagoan elkartzen baitituzte.
Halaber uste dugu negoziorako aukerak daudela familia-enpresen ondorengotza-prozesuetan ere, bai eta langileen kopuru handi bat konprometitzen den enpresen berregituratze-prozesuetan ere.
Horretan oinarrituz sortu dugu arrisku-kapitaleko funts berri bat, enpresen kapitaletako aldi baterako parte-hartzeak errazteko.
Horixe da oraingoz aurreratu ahal dizuedana. Datozen hilabeteetan, estrategia hori indartuz eta sendotuz joango gara, programa eta jarduera berrien bidez, zuen lanarekin eta gure laguntzarekin, enpresaren eta lan-munduaren etorkizunak gutxiago izan dezan gatazkatik, eta gehiago parte hartzetik. Azkenik, lehiakorragoa eta enplegu-sortzaileagoa izan dadin.