Arrasateko ikerkuntza zentroko spin-off den microLIQUID enpresaren bitartez garatu da proiektua, Zientifikoetarako Goi Zentroa eta Zaragozako Unibertsitatearen laguntzarekin. fProbes direlako gailuak 2015ean merkaturatzea aurreikusita daukate.
IK4-Ikerlan ikerketa zentro arrasatearraren spin-off edo negozio area den microLIQUID
enpresak biomedikuntza arloko ikerkuntzak burutzeko baliagarriak diren
tamaina txikiko orratzak garatu ditu. Mikro-orratz edo dispositibo
hauen bitartez, "fProbes" izenekoak eta 2015.
urtean merkaturatuko direnak, zenbait gaitz neurologikoentzat eginiko
medikamenduak testatu ahalko dira. Zentzu honetan, euren bitartez
epilepsia, alzheimer edota parkinson moduko gaixotasunentzako
tratamenduak ikertuko dira laborategietan.
IK4-Ikerlan-eko microLIQUID
enpresak garatutako dispositibo hauek burmuinean era zuzenean farmakoak
askatzeko gai dira, une berean burmuinaren jarduera laborategian
neurtzen dutelarik. Honenbestez, funtzio bikoitz honek egungo merkatuko
erremintarik osatuena bilakatzen ditu. fProbes direlakoak,
dispositibo berean burmuinaren jarduera detektatzeko gai diren
elektrodoak eta tamaina txikiko isurientzako sistema daukate, hauekin
ikertu beharreko sustantzia askatu daitekeelarik.
Adituek
diotenez, gaitasun hauei guztiei esker farmakoek hautatuko puntu zehatz
horretan duten eraginaren gaineko datu zehatzak jakin ahalko dute
ikerlariek, baita berehala bere efektua ezagutu ere, “medikamendua
tratatu nahi den puntu zehatz horretara heltzen baita, beste bide
batzuen bitartez aplikatzerakoan hori lortzea oso zaila delarik”.
Tamaina
txikiko orratz hauek farmakoen eragina ohiko dispositiboek baina
prezisio handirekin monitorizatzea ahalbidetzeaz gain, euren prezioa ere
merkeagoa izango dela aurreratu dute, siliziozkoak izan beharrean
plastikoarekin ekoiztuko baitituzte, “askoz ere merkeagoa den materiala”.
Zentzu honetan, microLIQUID
-ek berriki frogaldirako epea zabaldu
du, erreferentziazko hainbat ikertzaile eta laborategik urtebeteko
epean dispositibo hauen eraginkortasuna balidatu dezaten. Testuinguru
honetan, aurreikuspenen arabera, ikerkuntza esparruetan erabiliko diren
gailu hauek 2015ean hasiko dira komertzializatzen.
Produktu
hau Ikerkuntza Zientifikoetarako Goi Zentroa –gaztelerazko Centro
Superior de Investigaciones Científicas edo CSIC-, ), IK4-Ikerlan eta Zaragozako Unibertsitatearen artean garatutako proiektuak sortutako ezagutzaren fruitua da. Testuinguru honetan, microLIQUID
-ek
ikerkuntza eta garapenerako ekimen honen patentea ustiatuko du.
Tamaina txikiko orratz hauen komertzializaziorako, konpainia honek mundu
mailan erreferente den CSIC-eko lantalde baten laguntza izango du.
microLIQUID
“Balio
handiko produktua izango dira fProbes direlakoak, gaitz neurologikoei
aurre egiten dieten medikamenduen eraginkortasuna testatu ahalko baitute”, esan du enpresan produktu honen arduradun den Ane Altunak. Azpimarratzen duenez, “tamaina txikiko isurientzako dispositiboen esparruan erreferentziazko enpresa da microLIQUID, eta horri esker punta puntakoa da Europan gorantz doan tamaina txikiko orratzen moduko merkatuan”.
Bere karteraran berritasuna den produktu honetaz gain, microLIQUID
tamaina txikiko isurien esparruan jada bost urteko ibilbidea egina duen startup erako enpresa da. “Gure helburu nagusia azken bi urteetako lana finkatzea da, non gure produktu berriei esker lehiakideekiko bereiztea lortu dugun”, azaldu du TUlankide aldizkarian Altunak.
IK4-Ikerlan -eko Energia eta Mikro-sistemen unitateko zuzendari eta microLIQUID-eko kontseilari Fran Blancok, bere aldetik, “abangoardiazko
teknologiak ekoizpen industrialari aplikatzeak gainontzeko enpresekiko
bereiztea ahalbidetzen du, baita negozio-nitxo berriak topatu eta gure
ingurunean aberastasuna sortu ere”, dio. Gaineratzen duenez, “balio
erantsi handiko produktuen espezializazioa horrenbeste garrantzi sozial
eta ekonomikoa duen osasunaren moduko sektorean lehiakorragoak izateko
jarraitu beharreko bidea da”
microLIQUID
2008an urtean jaio zen IK4-Ikerlan spin-off
delakoa bezala. Arrasaten egoitza duen enpresa da, tamaina txikiko
isurientzako produktuak ekoizten eta komertzializatzen dituena. Lab on a chip
izeneko teknologian oinarritutako dispositiboak ekoizten ditu, baita
analisi eta diagnostikoetarako ekipoentzako behin erabiltzeko
plastikozko elementu eta osagaiak ere.