Egindako ekarpenaren %15 eskudirutan ordaintzea eta beste %55, berriz,
12 urterako bonuen truke ematea dakar irtenbideak. %30eko kita legoke
edo, beste modu batean esanda, 200 milioi euro barkatzea. Kontsumobidek
bitartekaritza lanak egin ditu akordio horretan, baina Kaltetuak
elkarteak ez du begi onez ikusi proposamena.
Baldintza zehatzak atzo arratsaldez jakinarazi zituen kooperatibak,
CNMV Espainiako burtsa ikuskatzaileari igorritako ohar batean. Gaur egun
merkatuan dituen eperik gabeko ekarpenen truke, bi ordain proposatu
ditu:
- Hamabi urteko epea duen bonu bat ematea, ekarpenek duten balioaren %55 izango duena. Bonu horren truke interesak ordainduko ditu urtero: Euriborra +%3.
- Dirutan, ekarpenen balioaren %15 itzuli nahi die erosleei: 3,75 euro ekarpen bakoitzeko.
Ekarpenen jabe guztiek trukea onartzen badute, dirutan 99 milioi euro
ordainduko dizkie Eroskik, eta beste 363 milioi hamabi urterako
bonuetan. Jarritako diruaren %30 galduko lukete 30.000 inbertitzaileek:
7,5 euro ekarpen bakoitzeko.
Kaltetuak elkartea ez dago galerak onartzeko prest
Trukearen iragarpenari buruz Eusko Legebiltzarrean hitz egin zuen
ekarpenen erosleak biltzen dituen Kaltetuak elkarteak. Hasieran
jarritako diruaren parte bat galtzea dakarren edozein akordio ez dutela
onartuko esan zuen Jose Antonio Urrutia elkarteko ordezkariak. Gainera,
"normala" ikusten dute Eroskik eta bankuek proposamen hori egitea,
aldiz, "onartezina" deritzote eskaintzak Eusko Jaurlaritzaren babesa
izateari.
Zalantzan jarri dute, era berean, orain eskaintzen zaizkien bonuen fidagarritasuna. Izan ere, menpeko ekarpenen kasuan, enpresak porrot egiten badu, inbertitzaileak ia azkenak dira hartzekodun zerrendan, eta jarritako dirua galtzeko arrisku handia dute.

"Iruzurra" ala "legezkoa"?
Guztira, 660 milioi euro saldu zizkien, bankuen bidez, 30.000
inbertitzaileri, joan den hamarkadan. Jarritako diruaren truke erosleek
interes jakin bat jasotzen ari dira urtero. Arazoak krisia iritsi denean
egin du eztanda: ekarpen horiek betiko dira. Hots, ezin da dirua
berreskuratu kooperatibak atzera erostea erabaki edo Eroski bera desegin
arte.
Eperik gabeko izaera horrekin haserre, erosle ugarik "iruzurra" egin izana leporatu diote Eroskiri eta salmenta egin zuten finantza erakundeei. Kooperatibak, berriz, egindako jaulkipena legezkoa izan zela esan du beti.