Iñigo Urkullu lehendakariak adierazi  duenez, Korta taldea «eredugarria» da, herrialdea berpizte ekonomikora  daraman enpresa gisa. Taldeak «etorkizuneko lau palankak» sakatuta ditu:  industriarena, inbertsioarena, berrikuntzarena eta nazioartekotzearena.  Urkulluk, era berean, ETAren biktima izan zen Joxe Mari Korta gogoan  hartu du. Lehendakariaren arabera, «Euskadiren etorkizunean, haren  ekimena, taldean lan egiteko gaitasuna eta konpromisoa islatuko dira».  Lehendakariaren hitzetan, haren ekarpenak eragin positiboa du bere  enpresa izandakoan, baita herrialdean ere. 
Urkullu lehendakariak Korta Group  enpresaren instalazioa bisitatu du. Lehendakariarekin batera,  Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantza Tapia eta  enpresako zuzendari nagusi Andoitz Korta izan dira.
Urkulluk instalazioa bisitatu ondoren  nabarmendu duenez, enpresak espezializatuz, lehiakortasuna hobetuz eta  mundura irtenez egokitzen jakin du, eta gaur egun, hamar herrialdetan  dago. Eusko Jaurlaritzak «industri-helburu» hori bultzatu nahi du,  industria makineriarako Renove Programa bat martxan jarriz. Horretarako,  9,5 milioi euroko ekarpena egiteko asmoa du. Ekarpen horrek, Urkulluren  arabera, sektorean 63 milioi euro sortu ahal izango lituzke, eta hala,  sektorea berritzeko eta modernizatzeko eskaerari erantzungo lioke.