Raul Arza idazkari nagusiak sindikatuekin elkarrizketak berriro
abiatzeko deia egin die Eusko Jaurlaritzari eta Confebask patronalari.
Raul Arza UGT-Euskadiren idazkari nagusiak sindikatuekin
elkarrizketak berriro abiatzeko deia egin die Eusko Jaurlaritzari eta
Confebask patronalari, sektoreetako negoziazio kolektiboari eutsi ahal
izateko.
Arzak Efe albiste-agentziari eskainitako elkarrizketa batean azaldu
duenez, UGTk "ez du etsi" eta ez du uste "atzeraezina" denik lan
erreformaren ondorioz 2013 amaieran bertan behera geratu diren
lan-hitzarmenen egoera.
Uztailaren zazpiaren bezperan, lan-hitzarmen asko bertan behera
geratzen hasi zirenean, Eusko Jaurlaritzak saiakera egin zuen eragile
sozialekin negoziazio kolektiboari eusteko, baina porrot egin zuen.
Arzak berretsi du beste prozesu negoziatzaile bat abiatu beharko
litzatekeela.
Buruzagi sindikalaren arabera, "irtenbidea bilatu behar zaie" lan
erreformaren aurretik, eta lan-hitzarmenak bertan behera geratu baino
lehen baldintzak hitzartuta zituztenei, "langileriaren erdiari".
Sindikatuko buruzagiak iragarri du UGTk salatu egingo dituela "lan
baldintzak nabarmen galdu dituztenen kasu guztiak". Hori dela eta,
"zoritxarrez", 2014an lan-gatazkak ugarituko direla aurreikusi du.